Espainiako Bandera jartzearen inguruan indarrean diren legeak betetzeari buruz egin duten mozioa.


GEMA ORTIZ DE ZÁRATE IRIZAR ANDREAK, ALEGRÍA-DULANTZI (ARABA) UDALEKO IDAZKARIAK,

ZIURTATZEN DUT.- 2013ko otsailaren 7ko Ohiko Bilkuran GEHIENGOAK ondoko erabakia hartu zuela:

DTI/AIA, BILDU eta EAJ Taldeek Espainiako Bandera jartzearen inguruan indarrean diren legeak betetzeari buruz egin duten mozioa.

?Garai zailak bizi ditugu, eta hala ere, batzuek dinamika honek denboran aurrera egitea omen dute helburu.

Krisialdi larri honetan murgildurik gauden honetan; milioika langabetu, milaka etxerik gabeko?, Guardia Zibilak, Espainiar Gobernuaren Ordezkariak, Estatuko Abokatuak eta espainiar Justizia Administrazio osoak Alegria-Dulantziko udaletxeko balkoian espainiar bandera ezarrita dagoen egiaztatzeko helburua besterik ez dute.

Garai hauetan, zeinetan egindako kudeaketa txarra dela eta, goi politikariak eta estatu espainiarraren oinarrizko zutabeak sinesgarritasuna erabat galdu duten, arazoei soluziobideak eman beharrean, haien dekretuak eta legeak inposatzen dizkigute behin eta berriz, bandera espainiarra derrigorrez ezartzeko errekerimenduen, aginduen, auzi-eskeen eta epaien bitartez.


Espainiako epaitegiek gure bizilagun gehienak ordezkatzen ez dituen ikurra inposatzen digute isunen eta Alkatearen desgaikuntzaren mehatxupean.

Beraz, jakin ezazue epai injustu hau legeak behartzen gaituelako betetzen dugula, eta gure sentimendu eta nahien kontra.

Horrelako inposizioak erabakitzen dituztenek hausnarketa sakona egin beharko lukete aurrerantzean horrelako erabakiak ekiditeko, krispazioa besterik ez baitute eragiten, baita beste garaietako oroitzapen tristeak gogora ekarri ere.

Garai zailak bizi ditugun arren, Euskal Herrian itxaropentsu gaude, iraganeko bortizkeria desagertu baita. Beraz, horrelako inposizioek osatutako zauriak berriz ere zabaltzea besterik ez dute lortzen.

Honengatik guztiagatik, behean sinatzen dugun taldeek mozio hau aurkezten dugu Udal Batzarrean eztabaida dadin:

1. Alegria-Dulantziko Udalak dulantziar gehienen sentimenduen kontra espainiar bandera ezartzera derrigortzen gaituen legearen inposizioa salatu nahi du.
2. Alegria-Dulantziko Udalak Madriletik datozkigun inposizio guztiak salatu nahi ditu, eta gure erabakitzeko eskubidea aldarrikatu.
3. Alegria-Dulantziko Udalak Herriko Plazako leku esanguratsuan masta eta ikurriña ezartzeko proposamenarekin bat egiten du.
4. Herriko Plazan masta eta ikurrina ezartzea babesten duten taldeek jarduera hau ekar ditzakeen gastuei aurre egiteko konpromisoa hartzen dute.
5. Alegria-Dulantziko Udalak Euskal Herriko nazio eraikuntzaren eta soberaniaren alde lan egiteko, laguntzeko eta aurrera egiteko konpromisoa hartzen du.
6. Alegria-Dulantziko Udalak Herriko Plazan ikurrinari omenaldia egiteko ekitaldia antolatzeko konpromisoa hartzen du.?

Eta horren espedientean horrela jasota gera dadin, alkateak, Joseba Koldo Garitagoitia Odria jaunak, aginduta eta horren oniritziarekin, Toki Erakundeen Antolamendua, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoaren Araudia onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 206 artikuluak aurreikusi duen salbuespenarekin, ondokoa egin dut Alegría-Dulantzin bi mila eta hamahiruko otsailaren hamaikan.

O.E.
ALKATEA IDAZKARIA