BANDOA


Azken bi hilabeteetan gure udalerrian izan dugun eguraldi txarraren ondorioz, argindarra bat baino gehiagotan eten izan da eta Dulantziko herritarrei kalte eta eragozpen handiak sortu.

Gertakari hauen inguruan Udalak inolako erantzukizunik ez badauka ere, eguraldi txarraren ondorioz sortutako kalteak eta eragozpenak erreklamatu ahal izateko informazio eskaini nahi die herritarrei.

Informazioa jasotzeko eta erreklamazioak kudeatzeko ordutegia astelehenetik ostitalera 12:00etatik 14:00etara izango da, martxoaren 15ean hasi eta 22a arte udal bulegoetan.

Halaber, aukera hau baliatu nahiko nuke Dulantziko bizilagunek kaleetako garbiketa lanetan eskainitako laguntza eskertzek, eta sortutako arazo eta kalteengatik barkamena eskatzeko.

Alegria-Dulanzi, 2013ko martxoaren 14an
ALKATEA

Joseba Koldo Garitagoitia Odria