III. GABONETAKO APAINDUREN LEIHAKETA OINARRIAK


1.? Merkataritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiek har dezakete parte: Erakusleihoa, fatxada edo lokala apaintzen duten tabernak/ jatetxeak eta etxeetako fatxadak, leihoak, balkoiak edo lorategiak apaintzen duten partikularrak edo eta bizilagunen komunitateak. Parte hartzeko izena eman beharko da Kultur Etxean edo eta Udaletxean abenduaren 13ra arte.

2.? Gabonetako jaien giroa izango da garatu beharreko gaia eta honako alderdi hauek aintzat hartuko dira:

Sormena
Argiztapena
Osaera

3.? Apaindurak 2013ko abenduaren 16a baino lehen jarri behar dira.

4.? Parte hartzen duten establezimenduek, lokalak eta fatxadak/leihoak/ balkoiak/lorategiak egoki argiztatu beharko dira. Gainera, apaindutako eremu oso ongi ikusteko moduko baldintzak izan beharko dituzte. Establezimenduak, lokalak edo fatxadak erakusleihoa itxita baldin badu edo ez badago ondo argiztatuta, lehiaketatik kanpo geldituko da.

5.- Sariak:
Bi kategoria

Taberna/denda: Plaka bat irabazten duenarentzat.
Fatxadak/leihoak, loratefiak eta balkoiak: Gabonetako produktuak dituen saskia irabazlearentzat

6.? Saridunak aukeratzeko prozesua: Hemengo zenbait artistek osatuko dute epaimahaia eta kategoria bakoitzaren irabazlea nork den erabakiko du epaimahai horrek. Ezingo da epaimahaiak hartzen duen erabakiaren kontra jo. Establezimendua, lokala edo fatxada Epaimahaiak bisita egiten duenean ez badago lehiaketa honen oinarriekin bat etorriz jarrita, lehiaketatik kanpo utziko da.

7.? Epaimahiaren erabakia WEB orrian eta Udal Paneletan zabalduko da. Sariak saridunei zuzenean emango dizkie

8.? Lehiaketa honetan parte hartuz gero, oinarri hauek guztiak onartu behar dira, baita Epaimahaiaren erabakiak ere. Lehiaketatik kanpo geldi daiteke oinarri hauek betetzen ez dituena.