IRAGARKIA prozedura laburtuan, MARÍA LUZ MORAZA VEA-MURGUIA ANDREAk


Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Lege Arautzailearen 49.1. artikuluan xedaturikoaren arabera, publiko egiten da espedientea jarri dela eta berau Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igorri dela, 312/2013 zenbakiaren adierazitako prozedura laburtuan, MARÍA LUZ MORAZA VEA-MURGUIA ANDREAk ezarrita 2013ko irailaren 11ko Gobernu Batzarraren akordioaren kontra, 2013ko uztailaren 10eko Gobernu Batzordearen akordioaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa deuseztatzen duena.

Ohartarazten da iragarki honen argitalpenak dei egiten diela gaiaren gainean interesa dutenei, autoetara agertu eta bertan hitz egiteko bederatzi eguneko epea izanda iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Alegría-Dulantzin, 2014ko urtarrilaren 23an
ALKATEA


Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria