KONTAKETA LABURREN LEHIAKETA


Bizilagunen artean literatura sormena sustatzekohelburuarekin, Alegría-Dulantziko Kultur Zerbitzuakkontaketa laburren lehiaketaren deialdia egin du honakooinarri hauekin bat etorriz :

1. Edozein adineko edonork parte har dezake.

2. Lanen gaia librea da, eta euskaraz edogazteleraz aurkez daitezke. Parte-hartzailebakoitzak lan bakarra aurkeztuko du.Halaber, emakumeen berdintasuna lantzen dutenlanei zuzendutako atal berezia ezarriko da ,zeinetan estereotiporik gabeko gizon eta emakumeenirudiak eta rol tradizionaletatik aldendutakoakbaloratuko diren.

3. Hiru maila finkatu ditugu:

Haurrak: 2002 - 2007 urte bitartean jaiotakoak
Gazteak: 1996 eta 2001 urte bitartean jaiotakoak
Helduak adin mugarik Gabe

4. Lanek orijinalak, beste sariren bat jaso ezdutenak , aurretik argitaratu ez direnak eta berriakizan behar dute. Gutxienez bi orri eta gehienezlau izango dituzte. Espazio bikoitzarekin eta aldebakarretik mekanografiatuko dira, haurrenak izanezik, eskuz idatzita aurkez baititzakete; kasuhorretan aurkezpena ere aintzat hartuko dugu.

5. Kontaketa bakoitzak izenburu bat izango du, etaezingo du sinadura edo egilea identifikatzekomoduko daturik eduki. Gutun-azal batean lanarenizenburua jarri eta barruan egilearen datupertsonalak sartu beharko dituzue: Izena,abizenak, jaiotze data, helbidea, telefono-zenbakiaeta posta elektronikoa.

6. Kontaketak zuek ekar ditzakezue edo gutunziurtatu baten bidez bidali:

KONTAKETA LABURREN LEHIAKETA
MICAELA PORTILLA KULTUR ETXEA
Herriko Enparantza,
101240 ALEGRIA-DULANTZI

7. Lanak aurkezteko epea 2014ko Apirilaren 10eanamaituko da. Postaz bidalitako lanak gehien jota2014ko Apirilaren 10ean ziurtatu beharko dira.

8. Kategoria bakoitzerako sariak hauek izangodira:Haurrak: tablet batGazteak: tablet batHelduak: Liburu elektroniko batBerdintasun atalaren saria bakarra izango da,eta dagokion adin tartearen saria jasoko du irabazleak.

9. Literatura, hizkuntza eta komunikazioarenarloekin lotura duten udalerriko pertsona batzueketa udaleko langile batzuek osatuko duteepaimahaia.

10. Ezin izango da epaimahaiaren erabakiarenaurka jo eta sariak eman gabe utz daitezke.

11. Sariak 2014ko Apirilaren 23an, LiburuarenEgunaren programa bereziaren barruan, emangodira.

12. Lehiaketan parte hartzen duten lanak UdalarenKultur Zerbitzuaren esku geldituko dira, etaargitalpenen, erreprodukzioaren edoerakusketaren batean sartzeko eskubidea izangodu Udalak; kultur ondarea aberastuko dute bainaezingo dira inolaz ere salerosi.

13. Lehiaketan parte hartuz gero, oinarri hauekguztiak onartu beharko dira.

14. Kanpoan geldituko dira aurkezpen baldintzakbetetzen ez dituzten lanak.Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoakxedatutakoarekin bat etorriz, Udalak jakinarazten duemandako datu pertsonalak Lehiaketaren parte-hartzaileenfitxategi batean erregistratuko dituela eta Alegría-Dulantzi