Udalerrian genero-indarkeria gaitzesteko adierazpena


Alegria-Dulantziko Udaletik, indarkeria matxistaren aurreko erabateko gaitzespen eta kondena adierazi nahi ditugu, haren alderdi guztietan; psikologikoa, sexuala, sinbolikoa, soziala, ekonomikoa eta fisikoa. Gure arbuiorik tinkoena emakumeei emakume izate hutsagatik kalte edo sufrimendua eragin diezaiekeen eta haien duintasuna, osotasuna edo askatasuna edozein modutan eta aipatu esparruetan urratzen duen edo urra dezakeen edozein ekintzaren aurrean.
Gizon batek bere bikotekidearen edo bikotekide ohiaren kontra egikaritzen duen indar fisikoa genero- indarkeriaren adierazpenik bortitzena besterik ez da. Eraso fisiko bat ez da haserrealdi baten emaitza, ezta inolako egoera berezi edo ezohikorena ere, baizik eta emakume eta gizonen arteko berdintasun ezarena.
Udaletik konprometituta gaude genero-indarkeriaren erauzketarekin; biztanleria sentsibilizatzeko jarduerak eginez eta sustatuz; gazteriarekin balioen aldaketa jorratuz; protokolo bateratu baten parte hartuz, indarkeria jasaten edo jasan duten emakumeen arreta hobetzeko.
Hori dela eta, eskaera egiten diegu biztanleei ekintza horien gaitzespenean zein emakume eta gizonen berdintasun eta errespeturanzko bidean laguntza eman eta gurekin egon daitezen.