KIROL EKINTZAK 2014-2015- URTARRILATIK MARTXORA


KIROL EKINTZAK - URTARRILATIK MARTXORA
2014-2015 IKASTAROKO BIGARREN HIRUHILEKOA

2015eko urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra arte.

INFORMAZIOA 2014ko URRITIK ABENDURA HIRUHILEKOAN INSKRIPZIOA EGIN DUTEN PERTSONENTZAT

* Datorren hiruhilekoan Udal Kirol Ekintzetan parte hartzen jarraitu nahi duten pertsonek, abenduaren 10etik 22ra arte ekintzaren kuota ordaindu beharko dute ? kontu-zenbaki hauetako batean:

Kutxabank: ES83 2095 3203 3091 1442 3761
Laboral Kutxa: ES94 3035 0434 5343 4000 0713

* Ordainketa egitean, datu hauek eman beharko dituzue:

- Ekintzan parte hartuko duen pertsonaren izena eta abizenak.
- Izena emandako jarduera.

* Ez da beharrezkoa kiroldegian inskripzioa egitea, ezta egieztagiria eramatea ere.

* Kutxan ordainduz, izen-ematea eginda egongo da.

* Garrantzitsua: Inskripzioa egiten ez bada, automatikoki plaza galduko da.


PREZIOAK

Deskontuak: Udalerriko familia unitateak hiru ekintzetan parte hartzen baditu: %20ko deskontu. Lau edo ekintza gehiagotan Udalerriko familia unitatea %30eko deskontu.
Jasotzen dituzten diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duten erroldatutako erretiratu eta pentsionistak: %25eko aparteko beherapena.