KONTAKETA LABURREN LEHIAKETA


Literatura sormena sustatzeko helburuarekin, Alegría- Dulantziko Kultur Zerbitzuak kontaketa laburren lehiaketaren deialdia egin du honako oinarri hauekin bat etorriz :
1. Edozein adineko edonork parte har dezake.

2. Lanen gaia librea da, eta euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du.
Halaber, emakumeen berdintasuna lantzen du- ten lanei zuzendutako atal berezia ezarriko da , zeinetan estereotiporik gabeko gizon eta emaku- meen irudiak eta rol tradizionaletatik aldendutako- ak baloratuko diren.

3. Hiru maila finkatu ditugu:
Haurrak: 2003 - 2008 urte bitartean jaiotakoak Gazteak: 1997 eta 2002 urte bitartean jaiotakoak Helduak adin mugarik gabe

4. Lanek orijinalak, beste sariren bat jaso ez dutenak , aurretik argitaratu ez direnak eta berriak izan behar dute. Gutxienez bi orri eta gehienez lau izango dituzte. Espazio bikoitzarekin eta alde bakarretik mekanografiatuko dira, haurrenak izan ezik, eskuz idatzita aurkez baititzakete; kasu horretan aurkezpena ere aintzat hartuko dugu.

5. Kontaketa bakoitzak izenburu bat izango du, eta ezingo du sinadura edo egilea identifikatzeko moduko daturik eduki. Gutun-azal batean lanaren izenburua jarri eta barruan egilearen datu pertsonalak sartu beharko dituzue: Izena, abizenak, jaiotze data, helbidea, telefono-zenbakia eta posta elektronikoa.

6. Kontaketak zuek ekar ditzakezue edo gutun ziurtatu baten bidez bidali:

KONTAKETA LABURREN LEHIAKETA
MICAELA PORTILLA KULTUR ETXEA
Herriko Enparantza, 1 01240 ALEGRIA-DULANTZI

7. Lanak aurkezteko epea 2015eko Martxoaren 31n amaituko da. Postaz bidalitako lanak gehien jota 2015eko Martxoaren 31n ziurtatu beharko dira.
8. Kategoria bakoitzerako sariak hauek izango dira:
Haurrak: tablet bat Gazteak: tablet bat Helduak: Tablet bat
Berdintasun atalaren saria: Tablet bat.

9. Literatura, hizkuntza eta komunikazioaren arloekin lotura duten udalerriko pertsona batzuek eta udaleko langile batzuek osatuko dute epaimahaia.

10. Ezin izango da epaimahaiaren erabakiaren aurka jo eta sariak eman gabe utz daitezke.
11. Sariak 2015eko Apirilaren 17an emango dira.

12.Lehiaketan parte hartzen duten lanak Udalaren Kultur Zerbitzuaren esku geldituko dira, eta argitalpenen, erreprodukzioaren edo erakusketaren batean sartzeko eskubidea izango du Udalak; kultur ondarea aberastuko dute baina ezingo dira inolaz ere salerosi.

13. Lehiaketan parte hartuz gero, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.

14. Kanpoan geldituko dira aurkezpen baldintzak betetzen ez dituzten lanak.

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoarekin bat etorriz, Udalak jakinarazten du emandako datu pertsonalak Lehiaketaren partehartzaileen fitxategi batean erregistratuko dituela eta Alegría-Dulantzi Udaleko Kultur Zerbitzua duela fitxategi horren ardura.