IRAGARKIA. 2015eko ekitaldirako Entitate honen Aurrekontu Orokorra hasiera batez onestea


Udalaren Osoko Bilkurak, 2015eko apirilaren 23an egindako ez-ohiko bileran, 2015eko ekitaldirako Entitate honen Aurrekontu Orokorra hasiera batez onestea erabaki zuen.

Toki Entitateen aurrekontuei buruzko martxoaren 25eko 9/91 Foru Arauak xedatutakoarekin bat etorriz, espediente hori jendaurrean jarriko da hamabost lanegunez, iragarki hau Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik (egun hori lanegun izango da). Epe horretan interesdunek espedientea azter dezakete eta Osoko Bilkuran erreklamazioak jar ditzakete.

Aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko da aipatutako epean erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz.

Denek jakin dezaten eta dagozkion ondorioetarako argitaratuko da.

Alegría-Dulantzin, 2015eko apirilaren 24an
ALKATEA


Sin.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria