IRAGARKIA


Udal instalazio eta eraikinen arduradunaren lan poltsa agortuta, eta premiazkoa denez lan horretarako pertsona bat lanaldi partzilean kontratatzea aurtengo igerilekuetako sasoian aritzeko, pertsona bat kontratatzeari ekingo diogu:

Baldintzak:

a) 18 urte beteta izatea.
b) Eskola-graduatua, LH1eko edo baliokidea izatea.
c) Lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten duen gaitzik edo akats fisikorik ez izatea.
d) Zigor-espediente baten eraginez administrazio batetik kanpo utzita ez egotea.
e) Ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran egoteko legezko arrazoirik ez egotea.
f) B1 klaseko gidatzeko baimena izatea.
g) Euskarazko 2. Hizkuntza Eskakizuna izatea.
h) IT-Txartela (Word 2010, Excel 2010 eta Access 2010)

Interesdunek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Eskabidea.
b) Baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzen duen agiria..
c) Curriculum Vitaea eta bizitza laborala , zeinetan egindako lan guztiak agertuko diren..

Hautaketa antzeko lanetan izandako esperientzia kontuan hartuz egingo da, egiaztatutako hilabete bakoitzeko 0,15 puntu emanez.

Esbabideak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 14tik 29ko 14:00ak arte izango da.

Baldintzak berdinak betez gero zozketa egingo da.

Alegría-Dulantzin, 2015eko maiatzaren 19a
Alkatea

Joseba Koldo Garitagoitia Odria

Descargar Instancia puesto piscinas en verano (euskera)