Iragarkia


Herritar guztiak jakitun egon daitezen, Udal honek erabaki du, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren martxoaren 13ko 36/2012 Dekretua aintzat hartuta, beherago adieraziriko itxiera-ordutegiak ezartzea ostalaritzako eta ikuskizun publikoak eskaintzen dituzten lokaletan, 2019an, ospakizun hauetan: SAN BLAS (otsailak 2), INAUTERIAK (martxoak 2), DANBORRADA (apirilak 13), SAN JUAN (ekainak 29), HERRIKO JAIAK (irailak 13, 14, 15, 20 eta 21) eta GABONAK (abenduak 24 eta 31):

• Otsailaren 2an, martxoaren 2an, apirilaren 13an, ekainaren 29an, irailaren 13an, 14an, 20an eta 21ean, eta abenduaren 24an eta 31n, beranduenez goizeko 6:30ean itxi beharko da.
• Irailaren 15ean, 3:30erako itxi beharko da.
• Musika kendu beharko da ezarritako itxiera-ordutegia baino ordubete lehenago.

Guztiek jakin dezaten argitaratua.

Alegria-Dulantzin, 2019ko urtarrilaren 16an
ALKATEA

Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria