Alegría-Dulantziko Amateur Antzerki Jaialdia


13. ANTZERKI AMATEUR JAIALDIAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK
www.teatroamateur.com

Jaialdia:

1.- Jaialdia Alegria-Dulantziko Kultur Etxeko Txema Blasco Auditoriumean egingo da. Bertako langileak eta ekipamendu teknikoa jaialdiaren eskura egongo dira.

2.- Edozein tokitako antzerki-talde ez profesionalek parte hartu ahal izango dute, eta beren antzezlanen edukia —familiei edo haurrei begirakoa barne—, estiloa eta hizkuntza ere edozein motatakoak izan ahalko dira. Talde bakoitzak, gehienez, 2 antzezlan aurkeztu ahal izango ditu.

3.- Jaialdia azaroaren 1etik 23ra egingo da, honela:
Jaialdia: 1etik 17ra, asteburuetan —ostirala, larunbata eta igandea—; haurrentzako lan bat barne.
Amaiera-ekitaldia eta sari-banaketa: 23an, larunbatean.
Antzezpen guztiak eta amaiera-ekitaldia 19:30ean izango dira; umeentzako emanaldia, berriz, 18:00etan.

4.- Telefono-zenbaki hauetara deituta, jaialdiaren eta parte-hartzeko oinarrien gaineko informazioa jaso ahal izango da:
Kultura Zerbitzua.-Telefono-zenbakia: 945 420 830, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Kultur Etxea.-Telefono-zenbakia: 945 420 704, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara.
Horrez gain, www.teatroamateur.com webgunean jaialdiari eta auditoriumari buruzko informazio guztia egongo da eskuragarri.

Izena emateko:

5.- Taldeek 2019ko ekainaren 14ra arte eman ahal izango dute izena.

6.- Horretarako, ezinbestekoa izango da dokumentazio hau aurkeztea:
Batetik, izena emateko fitxa, behar bezala beteta —www.alegria-dulantzi.eus eta www.teatroamateur.com webguneetan eskura daiteke—.
Horri, hauxe erantsi beharko zaio:
o Antzezlan osoaren kopia, edozein euskarri informatikotan (DVDa, pendrivea…), edo lanaren bideo osoa Interneten ikusi ahal izateko esteka (taldeek egokiro dabilela bermatu beharko dute; izan ere, sarbide-arazoak egonez gero, eskaera zuzenean baztertuko da).
o IFKren kopia eta BEZaren Salbuespen Aitorpena, edo, bestela, ordezkariaren Zinpeko Deklarazioa, erakundeak irabazi-asmorik ez duela adierazteko.
o 2/3 argazki edo irudi, euskarri informatikoan, egitaraua edo bestelako zabalkunde-elementuak prestatu ahal izateko.

7.- Ahal dela, izena posta elektronikoz emango da, helbide honetan: casacultura@alegria-dulantzi.eus
Posta arrunt bidez egiteko aukera ere egongo da. Kasu horretan, izena emateko fitxa eta erantsi beharreko dokumentazioa helbide honetara bidali beharko dira:
ANTZERKI AMATEUR JAIALDIA
ALEGRIA-DULANTZIKO UDALA
Herriko Enparantza 1
01240 ALEGRIA-DULANTZI (ARABA)
Agiri guztiak Alegria-Dulantziko Udalaren esku geratuko dira, eta ez dira itzuliko.

8.- Jaialdian parte hartzeko hautaketatik at geratuko dira izena emateko epea bukatzean aurrez eskaturiko informazio eta dokumentazio guztia aurkeztu ez duten taldeak.
Lanen hautaketa:

9.- Hautaketa Batzorde batek aukeratuko ditu, aurkezten diren proposamen guztien artean, 9 antzezlan parte-hartzaileak —tartean, haurrentzako lan bat—. Batzordearen erabakia apelaezina izango da.

10.- Hautaturiko lanek egokitzen zaien emanaldi-eguna baino lehen izan beharko dute antzeztu ahal izateko dagokion baimena (SGAErena edo egilearena, hala badagokio), ezinbestean. Antolakuntzak bere burua eskainiko die talde parte-hartzaileei izapide hori errazteko.

11.- Hautaturiko antzezlanak aldaketarik egin gabe antzeztu beharko dira, hau da, aurrez bidalitako dokumentazioan jasotako testu eta aktore berberei eutsita; zerbait aldatuko balitz, Antolakuntzari garaiz jakinarazi beharko zaio, bestela baliteke Epaimahaiak horregatik deskalifikatzea.

12.- Hautaketa egindakoan, posta elektronikoz jakinaraziko zaie bai aukeraturiko taldeei bai aukeratu gabeei. Hautaketa eta jakinarazpena iraila bukatu baino lehen egingo dira.

13.- Hautaturiko taldeek, dosier batean, hainbat konturi buruzko informazioa jasoko dute: jaialdiaren antolaketa eta funtzionamendua, Txema Blasco Auditoriumarekin loturiko datu teknikoak eta hara iristeko modua, eta udalerriari buruzko informazio orokorra.
Dirulaguntzei eta sariei buruz

14.- Jaialdian parte hartzen duten 9 taldeek 900 €-ko dirulaguntza bana jasoko dute joan-etorrietarako eta emanaldirako, bai eta partaidetza-diploma bana ere. Emanaldien hurrenkera antolakuntzak erabakiko du.
SGAErekin loturiko kudeaketa eta ordainketa Alegria-Dulantziko Udalak hartuko ditu bere gain.

15.- Sari hauek banatuko dira:
Antzezlan Onena
1. Saria.- Saria
2. Saria.- Saria
Emakumezko Aktore Onena: Saria
Taldeko Emakumezko Aktore Onena: Saria
Gizonezko Aktore Onena: Saria
Taldeko Gizonezko Aktore Onena: Saria
Ikusleen Saria: Saria
Epaimahaiaren Sari Berezia: gorago jasotako sarietan ez dagoen edozein alderdi nabarmentzeko saria, epaimahaiaren arabera (eszenografia, jantziak, etab.).
Sariak tokiko artista batek jaialdirako propio egindako obra originalak dira.

16.- Partaidetza-diplomak eta sariak banatuko dira Amaiera Ekitaldian, non udal-ordezkariak talde parte-hartzaile guztiekin bilduko diren, azaroaren 23an, larunbatean. Talde parte-hartzaileek nahitaez joan beharko dute ekitaldi honetara, gutxienez haien ordezkari bat; bestela, dirulaguntza galduko dute.

17.- Dirulaguntzak eta sariak ordainduko dira, gehienez, jaialdiaren amaiera-ekitaldia egin eta 30 eguneko epean.
Lehiaketa-faseari buruz

18.- Jaialdiko epaimahaia, Kultura Zinegotzia edo hark eskuordeturiko pertsona mahaiburu, antzerkiaren eta kulturaren esparruarekin lotura duten lagunek osatuko dute.

19.- Epaia eta oinarri hauetan jaso gabeko guztiaren gaineko interpretazioa apelaezinak izango dira, eta goian jasotako edozein sari banatu barik geratu ahal izango da.

20.- Jaialdian izena emateak oinarri hauek onartzea dakar berarekin, bai eta oinarriotan jaso gabeko edozein konturi buruz antolakuntzak har dezakeen edozein erabaki ere.