BANDO para la contratación de una persona


Eusko Jaurlaritzako 2014-2020 GAZTE-ENPLEGURAKO PROGRAMA OPERATIBOAREN baitan gazte langabeak kontratatzeko dirulaguntza-programa


Alegría-Dulantziko Udala Eusko Jaurlaritzaren 2019rako dirulaguntzen onuraduna da, Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren baitan pertsona 1 kontrata dezan. Horrenbestez, Udalak hau jakinarazi nahi du:

Irekita dago GAZTE LANGABE BAT KONTRATATZEKO LANBIDEn izena emateko epea; kontrataturiko pertsonak Peoi-kategoria izango du.

Izena emateko epea: 2019ko azaroaren 14ra arte.

Parte-hartzaileek bete beharreko eskakizunak:

- 30 urtetik behera izatea.
- Alegría-Dulantziko udalerrian erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
- Lanik ez edukitzea eta Lanbiden izena emanda egotea.
- Gazte Bermearen Sisteman izena emanda egotea (Lanbideren Aguraingo bulegoaren bidez egin daiteke izena emateko eskaera).

Hautagaien balorazioa:

Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbideren Zuzendari Nagusiaren 2019ko ekainaren 18ko 3.260 Ebazpenaren 8. artikuluan xedatutako irizpideei jarraituko zaie (EHAA-122 zk.).

Interesdunek Lanbideren Aguraingo bulegoan (San Juan plaza - Agurain) eman dezakete izena.

Alegría-Dulantzin, 2019ko urriaren 22an

ALKATEA

Joseba Koldo Garitagoitia Odria