Iragarkia


Egin direnez etxerako ur hornidura, estolderia eta arazketa, eta zabor bilketaren tasa ordaindu behar dutenen 2019ko laugarren hiruhilekoko erroldak, jendeaurrean jartzen dira hamabost egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Errolda hauek interesdunen eskura egongo dira udaletxeko idazkaritzan jendeari harrera egiteko orduetan.

Alegría-Dulantzin, 2020ko urtarrilaren 27an.
ALKATEA



Joseba Koldo Garitagoitia Odria Jauna.