Iragarkia


Nik, JOSEBA KOLDO GARITAGOITIA ODRIA JAUNAK, ALEGRIA-DULANTZIKO (ARABA) ALKATEAK

JAKINARAZTEN DUT.- 2020ko otsaila 1etik martxoaren 30era arteko egun baliodunetan ( biak barne) ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2019ko LAUGARREN HIRUHILEKOARI dagozkion ondoko tasak:


• Zaborra biltzeko zerbitzuagatik ordaindu beharrekoa.
• Urez hornitzeko zerbitzuagatik ordaindu beharrekoa
• Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik ordaindu beharrekoa

Interesdunek beren zerga zorrak Alegria-Dulantziko Kutxabanko bulegoetan ordain ditzateke.

Era berean, zergadunei jakinarazten zaie ordainketa banketxe eta aurrezki kutxen bidez helbideratu ahal dutela, halaxe xedatzen baitu Dirubilketari buruzko Arautegiak.

Adierazitako epea bukatutakoan, ordaindu ez dutenei premiamenduko betearazte bidez kobratuko zaizkie kuotak, ehuneko bosteko errekarguarekin, halaxe xedatzen baitu lehentxeago aipatutako arautegiak 96. artikuluan.

Alegría-Dulantzin, 2020ko otsailaren 1ean.

ALKATEA

Sinadura: Joseba Koldo Garitagoitia Odria Jauna.