Iragarkia. • Zerbitzu publikoak emateagatiko eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasen zerga-ordenantza arautzailea, musika-eskolari dagokienez


Osoko bilkurak adostu zuen, 2020ko otsailaren 12ko ohiko saioan, ondoko ordenantzaren behin-behineko aldaketa onartzea:

• Zerbitzu publikoak emateagatiko eta administrazio-jarduerak egiteagatiko tasen zerga-ordenantza arautzailea, musika-eskolari dagokienez.

Zeina aditzera eman den interesdunek espedientea aztertu eta egoki deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamazioak hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar dituzte, iragarki hau ALHAOn argitaratzen denetik; erabaki honen aurka erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin jendaurreko epea amaituta, behin betiko onartuko da.

Alegria-Dulantzin, 2020ko otsailaren 20an
ALKATEA


Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria