Iragarkia: Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea


Nik, Joseba Koldo Garitagoitia Odria jaunak, Dulantziko (Araba) alkate-lehendakariak,
2020ko martxoaren 1etik apirilaren 30era arteko egun baliodunetan (biak barne) prest
egongo direla, borondatezko epean ordaintzeko, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari
dagozkion 2020ko ordainagiriak.
I. Ordaintzeko epea:
A) Borondatezko epea: 2020ko martxoaren 1etik apirilaren 30era.
B) Maiatzaren 1etik aurrera, administrazio premiamenduko betearazte bide administratiboari
emango zaio hasiera eta dagokion errekargua izango du (Arabako Zergei buruzko otsailaren
28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren 28. artikulua).
II. Ordaintzeko tokia eta modua:
A) Banketxeetan helbideratutako ordainketak:
Ordainketa aurreko urteetatik helbideratuta daukatenek ez dute beste ezer egin beharrik,
baldin eta helbideratuta duten banku kontua berbera bada. Udalak izapidetuko du ordainketa.
B) Helbideratu gabeko ordainketak.
Ordainketa helbideratuta ez daukatenek borondatezko epearen barruan ordaindu ahal
izango dute banketxe laguntzaileetan.
III. Gomendioak:
Bankuko helbideratzean altarik edo aldaketarik egon bada edo interesduna etxebizitzaz aldatu
bada, Dulantziko Udalari jakinarazi behar zaio, hurrengo jakinarazpenak egin ahal izateko.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da.
Alegría-Dulantzi, 2020ko martxoak 1a
Alkatea


JOSEBA KOLDO GARITAGOITIA ODRIA