Iragarkia


Nik, JOSEBA KOLDO GARITAGOITIA ODRIA JAUNAK, ALEGRIA-DULANTZIKO (ARABA) ALKATEAK.

JAKINARAZTEN DUT.- 2020ko ekaina 1etik uztailaren 31era arteko egun baliodunetan ( biak barne) ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2020ko LEHEN HIRUHILEKOARI dagozkion ondoko tasak:

• Zaborra biltzeko zerbitzuagatik ordaindu beharrekoa.
• Urez hornitzeko zerbitzuagatik ordaindu beharrekoa
• Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik ordaindu beharrekoa

Interesdunek beren zerga zorrak Alegria-Dulantziko Kutxabanko bulegoetan ordain ditzateke.

Era berean, zergadunei jakinarazten zaie ordainketa banketxe eta aurrezki kutxen bidez helbideratu ahal dutela, halaxe xedatzen baitu Dirubilketari buruzko Arautegiak.

Adierazitako epea bukatutakoan, ordaindu ez dutenei premiamenduko betearazte bidez kobratuko zaizkie kuotak, ehuneko bosteko errekarguarekin, halaxe xedatzen baitu lehentxeago aipatutako arautegiak 96. artikuluan.

Alegría-Dulantzin, 2020ko ekainaren 1ean.

ALKATEA


Sinadura: Joseba Koldo Garitagoitia Odria Jauna.