Iragarkia. JAKINARAZPEN-ZEDULA


MARCELINO LÓPEZ DE ABERÁSTURI VICUÑA JAUNAREN ONDORENGOENTZAKO jakinarazpena, HURRE-HURREKO AURRI-ESPEDIENTEARI buruzkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA:

Alegría-Dulantziko Udala HURRE-HURREKO AURRI-ESPEDIENTEA izapidetzen ari da, eta MARCELINO LÓPEZ DE ABERÁSTURI VICUÑA JAUNAREN ONDORENGOAK egun non diren ez dakienez, eta aipatu jakinarazpena helarazteko eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoa betetzeko, administrazio-egintzen jakinarazpena egin beharrari dagokionez, eta aipatu ondorioak izan ditzan, hona hemen hartutako erabakia, hitzez hitz:

“Hasiera eman zaio jarraian ageri den higiezinaren hurre-hurreko aurri-deklarazioa ofizioz egiteko prozedurari:

Katastro-erreferentzia: 1. Poligonoko 975. Lursaileko 1. Eraikina
Kokalekua: Alegría-Dulantziko Solandia kalea 8
Erabilera: Bizitokia

Txosten teknikoak aztertuta eta ekainaren 23ko 2187/1978 Errege Dekretuak onarturiko Hirigintzako Diziplinaren Erregelamenduaren 26.3. artikuluaren arabera,

EBATZI DUT

LEHENIK.- Aurrekarietan deskribaturiko higiezina HURRE-HURREKO AURRI-EGOERAN dagoela adieraztea, arrazoi hauengatik: estalkiaren kolapsoa (egurrezko habeak eta estalkiaren gapirioak puskatuta daude, eraikinaren barrualderantz erorita).

BIGARRENIK.- Ondasun publikoek eta pertsonek kalteak jasan ditzaten saihesteko, salbuespenezko behin-behineko babes-neurri hauek hartzea:

• Lursaila hesiz inguratu.
• Argindarraren eta hornikuntzaren hornidura eten, baldin baleude.
• Gertuko kale-argia kendu.
• Teilak kendu, eta piloa aldameneko lursailean utzi.

HIRUGARRENIK.- Interesdunei eta eskubide urratuen titularrei ebazpen honen berri ematea”.

MARCELINO LÓPEZ DE ABERÁSTURI VICUÑA JAUNAREN ONDORENGOENTZAKO jakinarazpen gisa balio dezan, ebazpena ALHAOn argitaratuko da, eta jakinaraziko zaie dagozkion ondorioak aipatu aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean izango dituela.

Alegría-Dulantzin, 2020ko ekainaren 4an
ALKATEA

Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria