IRAGARKIA


Udalbatzak, 2020ko uztailaren 1ean egindako ohiko bilkuran, lanpostuen zerrendaren aldaketari hasierako onarpena ematea erabaki zuen, mendekoen azpieskalako lanpostuaren lanbide-taldeari dagokionez.

Toki Entitateen aurrekontuei buruzko martxoaren 25eko 9/1991 Foru Arauak xedatutakoarekin bat etorriz, espediente hori jendaurrean jarriko da hamabost lanegunez, iragarki hau Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik (egun hori lanegun izango da). Epe horretan interesdunek espedientea azter dezakete eta Osoko Bilkuran erreklamazioak jar ditzakete.

Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betiko onartutzat joko da.

Alegría-Dulantzin, 2020ko uztailaren 2an
ALKATEA
Sin.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria