IRAGARKIA


Udalbatzak, 2020ko ekainaren 17ko ohiko bileran, honako ordenantza hauen aldaketaren hasierako onarpena adostu zuen:

• Ur-hornidura eta -saneamendu zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen zerga-ordenantza.
• Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboen eta aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen zerga-ordenantza VII. epigrafea: Uda-erabilera publikoko lursailak mahai, aulki, oholtzekin eta antzeko beste elementu batzuekin okupatzea, irabazi-asmoz.
• Hiri-hondakin solidoak biltzeko, tratatzeko eta desagerrarazteko zerbitzua emateagatiko tasak arautzen dituen zerga-ordenantza.

Interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten ematen da aditzera. Erreklamazioak hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar dituzte, iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik; jendaurreko epea amaituta erabakiaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onartutzat joko da.

Alegria-Dulantzin, 2020ko ekainaren 18an
ALKATEA

Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria