Iragarkia


Landa eta hiri ondasun higiezinen gaineko 2020ko zerga kobratzea
Ordaintzeko epea:
Hiri eta landa OHZ, ordainketa zatikatua:
Borondatezko epea: abuztuaren 1etik Irailaren 30era (lehenengo epea), eta irailaren 5ean kobratuko da; azaroaren 1etik abenduaren 30era (bigarren epea), eta azaroaren 15ean kobratuko da.
Premiamendu aldia: ehuneko 5eko errekargua egongo da urriaren 1etik aurrera (lehenengo epea) eta urtarrillaren 1etik aurrera (bigarren epea), eta hasiera emango zaio premiamenduko betearazte bide administratiboari, halaxe xedatzen baitu indarrean den Dirubilketarako Erregelamendu Orokorrak.
Ordaintzeko tokia eta modua:
A) Bankuetan helbideratutako ordainketak:
Ordainketa aurreko urteetatik helbideratuta daukatenek ez dute beste ezer egin beharrik, baldin eta helbideratuta duten banku kontua berbera bada. Udalak izapidetuko du ordainketa.
B) Helbideratu gabeko ordainketak:
Ordainketa bankuan helbideratuta ez dutenek, etxean jasoko duten kobratze jakinarazpenean agertzen diren banku bulegoetan ordaindu ahal izango dituzte, borondatezko epean.
Alegría-Dulantzi, 2020ko uztailaren 27an
ALKATEA



Joseba Koldo Garitagoitia Odria