BANDOA: Dulantziko Jaiak


Alegría-Dulantziko herritar agurgarriak:

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jaietarako edo ekitaldietarako programa ofizialak egitea saihesteko eman dituen gomendioei jarraituz, eta kontuan hartuta Euskadiko hainbat udalek hartutako erabakiak, non irizpide orokorra erakunde eskudunek emandako gomendio horiei jarraitzea den, Alegría-Dulantziko Udaleko osoko bilkurak zera erabaki du: Aiarako Andre Mariaren omenezko 2020ko zaindariaren jaiak ofizialki bertan behera uztea.

Erabaki mingotsa, baina aldi berean zentzuduna.

Erantzukizunez, pertsonen kontzentrazio ez-kontrolatu batek eragin lezakeen kutsatze-arriskuaren aurrean herritarren segurtasuna eta osasuna lehenetsiz, pandemiaren ondorioak erabat gainditu ez direla kontuan hartuta eta aisialdiari lotutako azken berragerraldiak kontuan izanik, gure ustez une honetan erabakirik logikoena da.

Herritarrei laguntzeko eskatzen diegu, gure osasuna arriskuan jartzen duten kontzentrazioak gerta ez daitezen.

Jaiak itxaron egin beharko du.

AURTEN EZ DA TOKATZEN, EZTA ALEGRÍA-DULANTZIN ERE!