IRAGARKIA


Nik, JOSEBA KOLDO GARITAGOITIA ODRIA JAUNAK, ALEGRIA-DULANTZIKO (ARABA) ALKATEAK

JAKINARAZTEN DUT.- 2020eko azaroaren 1etik abenduaren 30era arteko (biak barne) egun baliodunetan ordaindu ahal izango direla, borondatezko epean, hauei dagozkien 2020eko hirugarren hiruhileko ordainagiriak:


• Zabor bilketaren tasa
• Ur hornitzearen tasa
• Estolderia eta arazketaren tasa

Ordainketa bankuan helbideratuta ez dutenek ahal izango dituzte, borondatezko epean, etxean jasoko duten kobratze jakinarezpenean diren banku bulegoetan.

Era berean, zergadunei jakinarazten zaie ordainketa banketxe eta aurrezki kutxen bidez helbideratu ahal dutela, halaxe xedatzen baitu Dirubilketaren Arautegiak.

Ordaintzeko adierazi den epea bukatutakoan, premiamenduko betearazte bidea hasiko da, eta ordaindu gabeko kuotak ehuneko 5eko errekarguarekin kobratuko dira, hala xedatzen baitu aipatutako arautegiak 96.artikuluan.

Alegría-Dulantzin, 2020eko azaroaren 25ean.

ALKATEA


Sinadura: Joseba Koldo Garitagoitia Odria Jauna.