IRAGARKIA


Alegría-Dulantziko hirigune historikoa barrutik eraberritzeko plan bereziari (BEPB) hasierako onespena emanda, 2021eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuraren akordio bidez, hilabetez jendaurrean egongo da, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatu epealdian, egokitzat jotzen diren alegazioak erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira, baita helbide elektroniko honen bidez ere: aalegria.general@ayto.araba.eus.

Agiria udal-bulegoetan kontsultatu ahal izango da, bulego-ordutegian, eta udal-webgunean ere bai: www.alegria-dulantzi.eus.


Alegría-Dulantzin, 2021eko azaroaren 12an
ALKATEA

Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria