IRAGARKIA


Landa eta hiri ondasun higiezinen gaineko 2022ko zerga kobratzea
Ordaintzeko epea:

Hiri eta landa OHZ, ordainketa zatikatua:

Borondatezko epea: ekainaren 1etik uztailaren 30era (lehenengo epea), eta uztailaren 1ean kobratuko da; urriaren 1etik azaroaren 30era (bigarren epea), eta azaroaren 2ean kobratuko da.
Premiamendu aldia: ehuneko 5eko errekargua egongo da abuztuaren 1etik aurrera (lehenengo epea) eta abenduaren 1etik aurrera (bigarren epea), eta hasiera emango zaio premiamenduko betearazte bide administratiboari, halaxe xedatzen baitu indarrean den Dirubilketarako Erregelamendu Orokorrak.

Ordaintzeko tokia eta modua:

A) Bankuetan helbideratutako ordainketak:
Ordainketa aurreko urteetatik helbideratuta daukatenek ez dute beste ezer egin beharrik, baldin eta helbideratuta duten banku kontua berbera bada. Udalak izapidetuko du ordainketa.
B) Helbideratu gabeko ordainketak:
Ordainketa bankuan helbideratuta ez dutenek, etxean jasoko duten kobratze jakinarazpenean agertzen diren banku bulegoetan ordaindu ahal izango dituzte, borondatezko epean.

Alegría-Dulantzi, 2022ko maiatzaren 30an
ALKATEA
Joseba Koldo Garitagoitia Odria.
Digitalki sinatutako dokumentua.