KOMUNIKATUA


Alegria Kirol Elkarteak 2022ko Udako Kanpainan antolatu asmo duen Campusari buruz azken egunotan egin diren iruzkin ez beti egokiak ikusita, eta Alegria-Dulantziko Udalarekin oker lotuta izan dena, honako argibide hauek eman nahi ditugu:

- Alegria Kirol Elkarteak eta Alegria-Dulantziko Udalak hitzarmen bat sinatu dute instalazioak lagatzeari eta horien erabilera arautzeari buruzkoa. Horrez gain, Alegria Kirol Elkarteak herrian egiten duen gizarte-lan garrantzitsuagatik jasotzen duen diru-laguntza ere jasotzen du hitzarmenak.
- Alegria-Dulantziko Udalak udal-hedabideetan Alegria Kirol Elkarteak antolatutako jardueren berri emateko konpromisoa ere hartzen du bere baitan hitzarmen honek, beti ere, jarduera horiek klubeko kide diren pertsonentzat bakarrik ez direnean.
- Horixe da Alegria Kirol Elkarteak uda honetan antolatu nahi duen Futbol Campusaren kasua, eta Alegria-Dulantziko Udalak egin duen gauza bakarra bere web orrian argitaratzea da, Klubari zabaltzen laguntzeko.
- Alegria Kirol Elkarteak bere kirol, antolakuntza eta kudeaketaren inguruko erabaki propioak hartzen ditu, izan behar duen bezala.
- Alegria-Dulantziko Udalak ez du, inola ere, Alegriako Kirol Elkarteak hartzen dituen erabakietan esku hartzen, ezta udalerriko beste edozein klub edo elkartek har ditzakeenetan ere, Zuzendaritza Batzordeei dagozkie eta.

Espero dugu komunikatu honek edozein zalantza argitzeko balio izatea.