UDAL KIROL JARDUERAK. 2023ko urtarrilaren 9tik martxoaren 31ra arte


* Informazioa 2022ko irailatik abendura hiruhilekoan inskripzioa egin duten pertsonentzat:

Datorren hiruhilekoan Udal Kirol Ekintzetan parte hartzen jarraitu nahi duten pertsonek, abenduaren 5etik abenduaren 22ra arte ekintzaren kuota ordaindu beharko dute. Bi aukera.

R03;* 1. AUKERA: Udal Kiroldegian, kreditu txartelarekin ordainduz (ez eskudirutan ordainduz)
R03;* 2. AUKERA: Interneten bidez, kontu-zenbaki hauetako batean:

Kutxabank: ES83 2095 3203 3091 1442 3761 / Laboral Kutxa:R03;ES94 3035 0434 5343 4000 0713

* Ordainketa egitean, eman beharko dituzue: Ekintzan parte hartuko duen pertsonaren izena eta abizenak + Jardueraren izena

* Garrantzitsua: Inskripzioa egiten ez bada, automatikoki plaza galduko da.


* Inskripzio berriak eta informazio gehiago: Aurreko hiruhilekoan izena emanda EZ eta hiruhileko honetan inskripzioa egin nahi dutenek, abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra arte Udal Kiroldegian egin beharko dute. Une horretan, izena eman daitekeen ala ez jakinaraziko da, eta, aukera edukiz gero, baita zelan egin ere. Beharrezkoa baldin bada, kiroldegian urtarrilaren 5ean, 11:00etan, inskripzio berrien artean ZOZKETA egingo da.

Alegria-Dulantzin erroldatutako Herritar guztiei eta hitzartutako udalerriei prezioan beherapena aplikatuko zaie. Hiru ekintzetan Udalerriko familia unitatea parte hartuz: %20ko deskontu. Lau ekintzetan %30eko deskontu. Jasotzen dituzten diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duten erroldatutako erretiratu eta pentsionistak: %25eko aparteko beherapena.

Izen emateak baliogabetzeko 10 eguneko epea ezarriko da, beti ere, klasera agertu ez badira. Epea amaituta ez da ordaindutako dirurik itzuliko.