Iragarkia


Udalbatzak, 2022ko azaroaren 30ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen udal-plangintzako arau subsidiarioen 8. aldaketa zehatzari hasierako onespena ematea, zeinaren xedea den e.12 bide-komunikazioetako azpieremu publikoaren mugaketari eta b.11 industria-azpieremuari dagozkien lerrokadurak egokitzea eta, ondorioz, Usategi industria-eremuko AL-14 eremuaren zonakatze xehatua aldatzea; era berean, gehieneko fatxadaren lerroa zuzenduko da, 1. poligonoko 653. lursailean eremu eraikigarria mugatzen duena, lursail horretan finkatuta dagoen pabiloiari dagokionez, Ignacio Pedreira Ruiz de Arcaute arkitekto jaunak, Sergio Fernández Oleaga bide, ubide eta portuetako ingeniari jaunak, Edorta Núñez Santibáñez industria-ingeniari jaunak eta Unai Fernández de Mendia González de Matauco biologo jaunak idatzitakoaren arabera.

Aipatu aldaketaren espediente osoa jendaurrean jarriko da, iragarkia ALHAOn eta herrialdean gehien saltzen diren egunkarietako batean argitara eman ondoren, eta hilabetez egongo da interesdunen eskura, egoki deritzeten alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alegría-Dulantzin, 2022ko abenduaren 27an
ALKATEA
Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria
ELEKTRONIKOKI SINATUTAKO DOKUMENTUA


El expediente completo de la citada modificación se somete a información pública mediante publicación del anuncio en el BOTHA y en uno de los diarios de mayor circulación de la provincia, por plazo de un mes, y al objeto de que todas las personas interesadas y afectadas puedan presentar las alegaciones y reclamaciones que consideren oportunas.

En Alegría-Dulantzi, a 27 de diciembre de 2022
EL ALCALDE
Fdo.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria
DOCUMENTO FIRMADO ELECTRÓNICAMENTE