Interes guneak


Santa Klarako komentua

Dulantzin. Gaonatarren etxetik gertu eraikinarekin egingo dugu topo, 1581ean monastegi gisa herriari emandakoa, Iturgoyen apaizaren testamentuan hala jasotzen baitzen. 1593an frantziskotarrei eman zitzaien eta isabelitar mojak bertaratu ziren.
1601eko agiri batzutan klaristarrak klausurazko mojak zirela agertzen zen, autore batzuren arabera, klaristarren komentua 1615ean bilakatu zela dioten arren.
XIX. mende hasierako Frantziako iraultzak harrapaketa eta suteak eragin zituen, egun egoera onean aurkitzen den arren.