LIZITAZIOAREN IRAGARKIA


Gobernu Batzarrak 2012ko urtarrilaren 25ean egindako bilerarekin bat etorriz, Iragarki honen bitartez, ?POSTA ZERBITZUAK? zerbitzuen kontratazioa esleitzeko prozedura irekiaren deialdia egin da (ekonomikoki abantailarik gehien duen eskaintza hartuko da eta zenbait esleipen irizpide izango dira kontuan), ondorengo datuei jarraiki:

1. Esleipena ematen duen erakundea: Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:

a) Organismoa: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Agiriak eta informazioa lortzeko:
1. Tokia: Alegria-Dulantziko Udala.
2. Helbidea: Herriko Plaza, 1
3. Herria eta posta kodea: 01240 ?Alegría-Dulantzi.
4. Telefono-zenbakia: 945-420027.
5. Telefaxa: 945-420394.
6. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratatzailearen Profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.net eta www.contrataciondelestado.es
8. Agiriak eta informazioa eskuratzeko epemuga: Proposamenak aurkezteko epea amaitu baino 3 egun lehenago.
b) Espediente zenbakia: 129/2011

2. Kontratuaren helburua

a) Mota: Zerbitzuak.
b) Xedearen deskripzioa: ?POSTA ZERBITZUAK?.
c) Non burutuko den:
1. Helbidea: Herriko Plaza, 1
2. Herria eta posta kodea: 01240 ?Alegría-Dulantzi.
d) Burutzeko/emateko epea: 2 urte, baina beste 2 urtez luza daiteke.
e) Luzapenaren onarpena: Bai.
f) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 64110000-0.

3. Tramitazioa eta prozedura

a) Tramitazioa: Arrunta.
b) Prozedura: Irekia.
c) Esleipen-irizpideak: Hainbat esleipen irizpide.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua

Zenbateko garbia: 22.272,04 euro. % 18ko BEZ: 4.008,96 euro. Zenbatekoa guztira: 26.281 euro.

5. Exijitutako bermea

Behin betikoa: % 5.

6. Kontratistaren berariazko baldintzak:

Kaudimen Ekonomiko eta Finantzarioa

Enpresaburuaren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa ondorengo modu hauetariko baten bitartez ziurtatu ahal izango da:

a) Finantza-entitateen adierazpen egokiak edo, kasua balitz, arrisku profesionalengatik kalte-ordainetarako asegurua duela adierazten duen agiria.
b) Negozioen bolumen osoaren aitorpena, eta egokia denean, kontratuaren helburuari dagozkion jardueren esparruko negozio bolumenarena, eta hori gehienez azken hiru ekitaldietakoa izango da, enpresaburuaren jardueren hasieraren edo eraketaren egunaren arabera, negozio bolumen horren erreferentziak eskuragarri dauden mailan.



Kaudimen teknikoa

Zerbitzu kontratuetan enpresaburuaren kaudimen teknikoa modu hauetariko bat edo gehiagoren bitartez ziurtatu ahalko da:

a) Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda; lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, egunak eta hartzaile publikoak edo pribatuak jasoko dira bertan. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, egindako lanak edo zerbitzuak organo eskudunak ikus-onetsitako edo egiaztatutako agirien bitartez egiaztatu beharko dira; hartzailea arlo pribatukoa bada, ordea, horrek emandako ziurtagirien bidez ziurtatuko dira, eta halakorik izan ezean, enpresaburuaren adierazpenaren bidez; beharrezkoa bada, eta agintaritza eskudunak zuzenean jakinarazi beharko dizkio kontratazio-organoari ziurtapen horiek.
b) Arabako Lurralde Historikoan enpresak dituen establezimenduen zerrenda.
c) Egokia denean, zehaztuko da zer ingurumenaren kudeaketarako neurri har ditzake enpresaburuak kontratua gauzatzeko.
d) Enpresaren urteko batez besteko langileriaren adierazpena eta zuzendaritzako kideek izan duten garrantzia, azken hiru urteetakoa, baita egokiak diren agiri justifikatzaileak ere.
e) Kontratuaren zati batean aldi baterako enpresari bat kontratatzeko dagoen asmoa adieraztea.

7. Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea:

a) Eskaintza aurkezteko mugaeguna: 15 egunera arte, ALHAOn iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik.
b) Aurkezteko tokia:
1. Tokia: Erregistro orokorra.
2. Helbidea: Herriko Plaza, 1
3. Herria eta posta kodea: 01240 ?Alegría-Dulantzi.
4. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
c) Lizitatzaileak eskaintza mantentzeko derrigorrezko epea: 3 hilabete.

8. Eskaintzak irekitzea:

a) Helbidea: Herriko Plaza, 1
b) Herria eta posta kodea: 01240 ?Alegría-Dulantzi.
d) Eguna eta ordua: Proposamenak aurkezteko epea amaitu eta 3. egun baliodunean.

9. Publizitate Gastuak:

Esleipendunak ordainduko ditu.

Alegría-Dulantzin, 2012ko otsailaren 10ean.
ALKATEA


Sin.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria

Descargar Pliego de Claúsulas
Descargar Prescripciones Técnicas