IRAGARKIA, 2012-2013 IKASTURTERAKO URTEKO KIROL JARDUEREN ZERBITZUAREN KONTRATUA ESLEITZEKOA
2012ko irailaren 28ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez ?2012-2013 IKASTURTERAKO URTEKO KIROL JARDUERAK? kontratua esleitu zen eta kontratua argitaratu da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 154. artikuluarekin bat etorriz. Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen aipatutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina.
1. Esleipena ematen duen erakundea:
a) Organismoa: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Espediente zenbakia: 66/2012.
c) Kontratatzailearen Profilaren Interneteko helbidea:
www.alegria-dulantzi.net
2. Kontratuaren xedea eta iraupena
a) Mota: Zerbitzuak.
b) Xedearen deskripzioa: ?URTEKO KIROL JARDUERAK, 2012-2013 IKASTURTEA".
c) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 920000000-1.
e) Iraupena: 2012ko urriaren 1etik 2013ko ekainaren 7ra
3. Tramitazioa eta prozedura
a) Tramitazioa: Arrunta.
b) Prozedura: Negoziatua, publizitaterik gabekoa.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
Zenbateko garbia: 26.477,60 euro (BEZ barne).
5. Kontratua esleitzea
a) Esleipen eguna: 2012ko irailaren 28a.
b) Burutzeko eguna: 2012ko urriaren 1a.
c) Kontratista: AITOR ORIVE GÓMEZ.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: Zenbateko garbia: 21.678,75 euro. BEZ barne: 26.231,28 euro.
Alegría-Dulantzin, 2012ko urriaren 5ean
ALKATEA
Sin.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria