Kontaketa laburren 2.Lehiaketa Alegria-Dulantzi


Bizilagunen artean literatura sormena sustatzeko helburuarekin, Alegría-Dulantziko Kultur Zerbitzuak kontaketa laburren lehiaketaren deialdia egin du honako oinarri hauekin bat etorriz :
1. Edozein adineko edonork parte har dezake.
2. Lanen gaia librea da, eta euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du.
Horrez gain, Berdintasun Zerbitzuaren atal berezia antolatuko da, zeinetan lanek berdintasunaren inguruko gaiak landu beharko dituzten .
3. Hiru maila finkatu ditugu:
Haurrak: 11 urte artekoak
Gazteak: 12 eta 20 urte bitartekoak
Helduak
4. Lanek orijinalak,beste sariren bat jaso ez dutenak , aurretik argitaratu ez direnak eta berriak izan behar dute. Gutxienez bi orri eta gehienez lau izango dituzte. Espazio bikoitzarekin eta alde bakarretik mekanografiatuko dira, haurrenak izan ezik, eskuz idatzita aurkez baititzakete; kasu horretan aurkezpena ere aintzat hartuko dugu.
5. Kontaketa bakoitzak izenburu bat izango du, eta ezingo du sinadura edo egilea identifikatzeko moduko daturik eduki. Gutun-azal batean lanaren izenburua jarri eta barruan egilearen datu pertsonalak sartu beharko dituzue: Izena, abizenak, adina, helbidea, telefono-zenbakia eta posta elektronikoa.
6. Kontaketak zuek ekar ditzakezue edo gutun ziurtatu baten bidez bidali:
KONTAKETA LABURREN LEHIAKETA MICAELA PORTILLA KULTUR ETXEA Herriko Enparantza, 1
7. Lanak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 22an amaituko da. Postaz bidalitako lanak gehien jota 2013ko martxoaren 22an ziurtatu beharko dira.
8. Kategoria bakoitzerako sariak hauek izango dira:
Haurrak: liburu sorta bat
Gazteak: tablet bat
Helduak: Liburu elektroniko bat
Berdintasun atalaren saria bakarra izango da, eta dagokion adin tartearen saria jasoko du irabaz- leak.
9. Literatura, hizkuntza eta komunikazioaren arloekin lotura duten udalerriko pertsona batzuek eta udaleko langile batzuek osatuko dute epaimahaia.
10. Ezin izango da epaimahaiaren erabakiaren aurka jo eta sariak eman gabe utz daitezke.
11. Sariak 2013ko apirilaren 19an, Liburuaren Egunaren programa bereziaren barruan, emango dira.
12. Lehiaketan parte hartzen duten lanak Udalaren Kultur Zerbitzuaren esku geldituko dira, eta argitalpenen, erreprodukzioaren edo erakusketaren batean sartzeko eskubidea izango du Udalak; kultur ondarea aberastuko dute baina ezingo dira inolaz ere salerosi.
13. Lehiaketan parte hartuz gero, oinarri hauek guztiak onartu beharko dira.
14. Kanpoan geldituko dira aurkezpen baldintzak betetzen ez dituzten lanak.
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoarekin bat etorriz, Udalak jakinarazten du emandako datu pertsonalak Lehiaketaren parte-hartzaileen fitxategi batean erregistratuko dituela eta Alegría-Dulantzi