ESKAINTZA IRAGARKIA. ?KIROL JARDUERAK?
2013ko ekainaren 19ko Gobernu Batzordearen akordioaren arabera, iragarki honen bidez prozedura irekirako deialdia egiten da, eskaintza ekonomikoki onuragarrienari erreparatuta, hainbat esleipen irizpide kontuan hartuta, ondoko zerbitzuaren kontratua esleitzeko: ?KIROL JARDUERAK?, datu hauen arabera:
1. ESLEITZEN DUEN ERAKUNDEA: DATU OROKORRAK ETA INFORMAZIOA ESKURATZEKO DATUAK:
a) Erakundea: Dulantziko Udala.
b) Dokumentazio eta informazio eskurapena:
1. Non: Dulantziko Udaletxea.
2. Helbidea: Herriko Plaza 1.
3. Herria eta Posta Kodea: 01240 - Dulantzi.
4. Telefono-zenbakia: 945-420027.
5. Telefaxa: 945-420394.
6. Posta elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratugilearen Profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.net
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko epemuga: eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino 3 egun lehenago.
c) Espediente-zenbakia: 35/2013.
2. KONTRATUAREN XEDEA:
a) Mota: Zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: ?KIROL JARDUERAK?.
c) Non emango da:
1. Helbidea: Udal Eraikinak.
2. Herria eta Posta Kodea: 01240 - Dulantzi.
d) Egikaritzapen epea: 4 urte.
e) Luzapen onarpena: Bai.
f) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 92620000-3.
3. IZAPIDETZEA ETA PROZEDURA:
a) Izapidetzea: Arrunta.
b) Prozedura: Irekia.
c) Esleipen irizpideak: Hainbat.
4. OINARRIZKO ESKAINTZA AURREKONTUA
Kontratuaren gehieneko prezioa: 47.132,75 ?. BEZ %21: 9.897,88 ?. Guztira: 57.830,63 ?.
5. ESKATURIKO BERMEAK:
Behin betikoa: %5.
6. KONTRATISTAREN BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
3. Enpresariaren kaudimena:
3.1 Enpresariaren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa ondokoen bitartez egiaztatu ahal izango da:
a) Erakunde finantzarioaren adierazpen egokiak, edo, badagokio, arrisku profesionalengatiko kalte-ordain aseguru bat duelako ziurtagiria.
b) Negozioen bolumen osoari buruzko adierazpena, edo, badagokio, kontratuaren xedeari dagokion jarduera esparruko negozioen bolumenari buruzkoa, asko jota enpresariaren jarduerak sortu edo hasi zirenetik eskuragarri dauden azken hiru ekitaldiei dagokiena, aipatu negozio bolumenaren inguruko erreferentziak egonez gero.
3.2. Zerbitzu kontratuetan, enpresarien kaudimen teknikoa ondokoen bidez egiaztatuko da:
a) Azken hiru urteotan emandako zerbitzu edo egindako lan nagusien zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta hartzailea, publikoa edo pribatua, barne. Egindako lanak edo emandako zerbitzuak erakunde eskudunak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagiri bidez egiaztatuko dira, hartzailea sektore publikoko erakunde bat izanez gero, edo, hartzailea subjektu pribatua bada, berak emandako ziurtagiri baten bidez, edo, ziurtagiri hori izan ezean, enpresariaren adierazpen baten bidez; badagokio, ziurtagiri horiek zuzenean jakinaraziko dizkio agintaritza eskudunak kontratazio organoari.
b) Zerbitzu edo lan konplexuak izanez gero, edo, salbuespenez, xede berezi bati erantzun behar badiote, kontratazio organoak egikarituriko ikuskapena, edo haren izenean enpresaria ezarrita dagoen Estatuko erakunde ofizial edo homologatu batek, betiere aipatu erakundearen akordioa tarteko. Ikuskapenak enpresariaren gaitasun teknikoa zainduko du, eta, beharrezkoa balitz, eskura dituen azterketa eta ikerketa bitartekoak, hala nola zerbitzua emateko arduradunen kalitatearen kontrol neurriak.
c) Enpresako urteko batez besteko langile kopuruari buruzko adierazpena eta zuzendaritza-kideen garrantzia azken hiru urteotan, dagokion ziurtagiriek lagunduta.
7. KONTRATUAREN ALDAKETA
Kontuan hartuta izen-emate, erabilera edota programazioaren arabera dabiltzan jarduerak direla, %20ra bitarteko aldaketak onartuko dira urtero kontratatzen den ordu kopuru handiago edo txikiagoari dagokionez.
8. PARTE-HARTZEKO ESKAINTZA EDO ESKAEREN AURKEZPENA:
a) Aurkezteko epemuga: Iragarkia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratu eta 15 egunera.
b) Aurkezpen modalitatea: Paperean.
c) Aurkezpen lekua:
1. Non: Erregistro Orokorra.
2. Helbidea: Herriko Plaza 1.
3. Herria eta Posta Kodea: 01240 - Dulantzi.
4. Posta elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
c) Eskaintzaileak bere eskaintza mantendu beharreko epea: 3 hilabete.
9. ESKAINTZEN IREKIERA:
a) Deskribapena: Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Herriko Plaza 1.
c) Herria eta Posta Kodea: 01240 - Dulantzi.
d) Data eta Ordua: 3. egun balioduna proposamenak aurkezteko epemugatik aurrera.
10. PUBLIZITATE GASTUAK
Esleipendunaren kontura, 600 ?ko mugarekin.
Dulantzin, 2013ko ekainaren 20an
ALKATEA
Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria