ESLEIPEN IRAGARKIA. UDAL ERAIKINEN GARBIKETA
2014ko otsailaren 13ko udalbatzaren akordioaren arabera, iragarki honen bidez prozedura irekirako deialdia egiten da, ekonomikoki eskaintza onuragarriena aintzat hartuta, hala nola hainbat esleipen irizpide, ?UDAL ERAIKINEN GARBIKETA? zerbitzu-kontratuaren esleipenerako, ondoko datuen arabera:
1. ERAKUNDE ESLEITZAILEA: DATU OROKORRAK ETA INFORMAZIOA ESKURATZEKO DATUAK:
a) Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko:
1. Non: Alegria-Dulantziko Udaletxea.
2. Helbidea: Herriko Plaza 1.
3. Herria eta Posta-kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
4. Telefono-zenbakia: 945-420027.
5. Telefax-zenbakia: 945-420394.
6. Posta elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
7. Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.net eta www.euskadi.net
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko epemuga: 2014ko apirilak 30.
c) Espediente-zenbakia: 09/2014.
2. KONTRATUAREN XEDEA:
a) Mota: Zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: ?UDAL ERAIKINEN GARBIKETA?.
c) Gauzatze-lekua:
1. Helbidea: Udal Eraikinak.
2. Herria eta Posta-kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
d) Gauzatzeko epea: 4 urte.
e) Luzapen onarpena: Bai.
f) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 90919000.
3. IZAPIDETZEA ETA PROZEDURA:
a) Izapidetzea: Arrunta.
b) Prozedura: Irekia.
c) Esleipen irizpideak: Hainbat esleipen irizpide.
4. OINARRIZKO ESLEIPEN AURREKONTUA:
Zenbateko Garbia: 496.000 euro. BEZ % 21: 104.160 euro. Guztirako Zenbatekoa: 600.160 euro, 4 urteengatik
5. NAHITAEZKO BERMEAK:
Behin betikoa: % 5.
6. KONTRATISTAREN BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
a) Sailkapena: Taldea :U, Azpitaldea: 1, Kategoria: A.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta kaudimen tekniko eta profesionala:
3. Enpresariaren kaudimena:
3.1 Enpresariaren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa ondoko bitartekoen bidez egiaztatu ahal izango da:
a) Finantza-erakundeen adierazpen egokiak edo, badagokio, arrisku profesionalengatiko kalte-ordainen aseguru baten ziurtagiria.
b) Dagokion Merkataritza Erregistroan edo Erregistro ofizialean aurkezturiko urteko kontuak. Kontuak Erregistro ofizialetan aurkeztera behartuta ez dauden enpresariek, bestelako bitarteko gisa, behar bezala legeztaturiko kontabilitate-liburuak aurkeztu ahal izango dituzte.
c) Negozioen bolumen osoari buruzko adierazpena eta, badagokio, negozioen bolumenari buruzkoa kontratuaren xedeari dagokion jarduera-esparruan, gehienez ere enpresariaren jardueren sorkuntza edo hasiera dataren arabera eskuragarri dauden azken hiru ekitaldiei dagokienez, negozio bolumen horren erreferentziak eskura dauden neurrian.
3.2. Zerbitzu-kontratuetan, enpresarien kaudimen teknikoa ondoko bitarteko baten edo hainbaten bidez egiaztatuko da:
a) Azken hiru urteetan eman edo egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda bat, horien zenbatekoa, datak eta hartzailea, publiko edo pribatua, barne. Eman edo egindako zerbitzu edo lanak organo eskudunak emandako edo onetsitako ziurtagiri bidez egiaztatuko dira, hartzailea sektore publikoko erakunde bat denean; hartzailea subjektu pribatua denean, hark emandako ziurtagiri bidez, edo hori eduki ezean, enpresariaren adierazpen bidez; badagokio, ziurtagiri horiek zuzenean jakinaraziko dizkio agintaritza eskudunak kontratazio-organoari.
b) Kasu egokietan, enpresariak kontratua gauzatzean aplikatu ahal izango dituen ingurumen-kudeaketarako neurrien adierazpena.
c) Enpresako urteko batez besteko langile kopuruari buruzko adierazpena eta bere zuzendaritza-kideek azken hiru urteetan izandako garrantziari buruzkoa, dagozkion egiaztagiriek lagunduta.
d) Lanak edo prestazioak gauzatzeko izango diren makineria, material eta ekipo teknikoaren adierazpena, dagokion dokumentazio egiaztagarriak lagunduta.
e) Enpresariak aldi baterako azpikontratatzeko asmoa duen kontratuaren zatiaren adierazpena.
7. ESKAINTZEN EDO PARTE HARTZEKO ESKABIDEEN AURKEZPENA:
a) Aurkezteko epemuga: 2014ko maiatzaren 5eko 14:00ak arte.
b) Aurkezpen modalitatea: Paperean.
c) Aurkezpen lekua:
1. Non: Erregistro Orokorra.
2. Helbidea: Herriko Plaza 1.
3. Herria eta Posta-kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
4. Helbide elektronikoa: aalegria.general@ayto.alava.net
c) Lizitatzaileak bere eskaintzari nahitaez eutsi beharreko epea: 3 hilabete.
8. ESKAINTZEN IREKIERA:
a) Deskribapena: Kontratazio-mahaia.
b) Helbidea: Herriko Plaza 1.
c) Herria eta Posta-kodea: 01240 - Alegria-Dulantzi.
d) Data eta ordua: Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta 3 egun baliodun, 10:00etan.
9. PUBLIZITATE-GASTUAK: Bai.
10. IRAGARKIA EUROPAKO BATASUNEKO ALDIZKARI OFIZIALERA BIDALTZEKO DATA: 2014ko otsailaren 20an, eta 2014ko otsailaren 22an argitaratua.
Alegria-Dulantzin, 2014ko otsailaren 22an
ALKATEA
Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria