IRAGARKIA. 1/2014 zenbakiko Kreditu Gehigarriaren Espedientea hasieran onestea
Udal Batzarrak 2014ko maiatzaren 28an burututako ez ohiko batzarrean 1/2014 zenbakiko Kreditu Gehigarriaren Espedientea hasieran onestea erabaki zuen.
3/2004 Foru Arauaren 34. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente hori jendaurrean jarriko da hamabost eguneko epean, iragarki hau Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik. Epe horretan interesdunek espedientea azter dezakete eta Osoko Bilkuran erreklamazioak jar ditzakete.
Kreditu gehigarriaren espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da aipatutako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Denek jakin dezaten eta dagozkion ondorioetarako argitaratuko da.
Alegría-Dulantzin, 2013ko maiatzaren 31ean
ALKATEA
Sin.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria