IRAGARKIA. ?UDAL ERAIKINEN GARBIKETA?


2014ko ekainaren 5eko Udalbatzaren Akordioaren arabera, ?UDAL ERAIKINEN GARBIKETA? izeneko kontratua esleitu zen, baita haren formalizazioa argitaratu ere azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegileak onarturiko Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 154. artikuluan jasotako ondorioetarako.

1.- ERAKUNDE ESLEITZAILEA:

a) Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Espediente-zenbakia: 9/2014.
c) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.euskadi.net eta www.alegria-dulantzi.net.

2.- KONTRATUAREN XEDEA:

a) Mota: Zerbitzuak.
b) Deskribapena: ?UDAL ERAIKINEN GARBIKETA?.
c) CPV (Nomenklatura-erreferentzia): 90919000.
d) Esleipen-iragarkiaren argitalpena: Europako Batasuneko Egunkaria, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala, Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Plataforma eta kontratazio-organoaren Kontratugilearen Profila.
e) Esleipen-iragarkiaren argitalpen-data: Europako Batasuneko Egunkarian 2014ko otsailaren 20an eta ALHAO-n 2014ko martxoaren 5ean.

3.- IZAPIDETZEA ETA PROZEDURA:

a) Izapidetzea: Ohikoa
b) Prozedura: Irekia, eskaintza ekonomiko onuragarriena, hainbat esleipen-irizpide.

4.- KONTRATUAREN GUTXI GORABEHERAKO BALIOA:

600.160 euro

5.- OINARRIZKO ESLEIPEN-AURREKONTUA:

Zenbateko garbia: 496.000 euro.
Guztirako zenbatekoa: 600.160 euro.

6.- KONTRATUAREN FORMALIZAZIOA:

a) Esleipen-data: 2014ko ekainak 5.
b) Kontratuaren formalizazio-data: 2014ko ekainak 25.
c) Kontratista: ANSAREO SANEAMIENTOS Y SERVICIOS, S.A.
d) Esleipen-zenbateko edo kanona:
? Zenbateko garbia: 421.600 euro.
? Guztirako zenbatekoa: 510.136 euro.
e) Eskaintza esleipendunaren abantailak: hobekuntzak 26.047 euroan.

Alegria-Dulantzin, 2014ko ekainaren 11n
ALKATEA

Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria