IRAGARKIA. Dulantziko Nordic Walking Zentroaren Funtzionamenduaren Araudia hastapenez onartzea
Udalbatzak 2014ko irailaren 4ko ohiko osoko bilkuran erabaki zuen Dulantziko Nordic Walking Zentroaren Funtzionamenduaren Araudia hastapenez onartzea.
Akordio horri dagokionez, jendaurreko epea irekita dago interesdunek espedientea aztertu eta egoki deritzeten erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, iragarki hau Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean; era berean, jakinarazten da aipatu akordioaren kontrako erreklamaziorik jaso ezean, jendaurreko epea igarota behin betiko onartutzat joko dela.
Alegría-Dulantzin, 2014ko irailaren 23an
ALKATEA
Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria