AKATSEN ZUZENKETA IRAGARKIA
Ekipamendu informatikoa eta hainbat komunikazio-sistema mantentzeko Baldintza Agirian akats bat zegoela ikusita, Baldintza ekonomiko-administratiboen adjudukazio-irizpideen 8. klausulan
hain zuzen ere, honela idatzita geratuko da:
A. Automatikoki zenbatu daitezkeen irizpideak, handienetatik txikienera puntuatuko dira:
Prezioa: 60 puntos. Puntuazioa formula honen arabera zehaztuko da:
X puntuazioa= (gutxieneko prezioa/ X enpresaren prezioa) * Gehieneko puntuazioa
Hobekuntzak: 20 puntu, 3 puntu 360 euroko, esleitutako balioa alda dezaketen irizpide teknikoen araberakoak. Inprimagailu eta ekipamendu-informatikoetan egindako hobekuntzak besterik ez dira kontuan hartuko
B. Balio-judizio baten arabera neurtu beharreko irizpideak:
Baldintza-Agirian jasotako zerbitzuak handitzea: 10 puntu
Lan-Plana: 5 puntu. Kontuan hartuko dira lanaren antolakuntza, lanetarako izendatutako langileak eta udal-bulegoetan egotea.
Etorkizunean balizko esleipendunari zerbitzua eta ezagutza eskualdatzeko plana: 5 puntu.
Aldaketa dela eta, eskaintzak aurkeztu ahal izateko epea berriz ere zabalduko da, ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 eguneko epean.
Alegría-Dulantzin, 2014ko abenduaren 18an
ALKATEA
Sinadura.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria