IRAGARKIA
Udalbatzaren 2014ko abenduaren 18ko erabakiaren bidez, onartu egin zen jendaurrean jartzea planeamenduaren aurrerapena, zeinak udalerri horretako hiri antolamendurako plan orokorra prestatzeko lanak biltzen dituen. Hori horrela, interesdunek bi hilabete izango dituzte, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, iradokizunak edo beste aukera batzuk erregistro orokorrean, udalaren web orrian edo email bidez aalegria.general@ayto.alava.net aurkezteko.
Aurrerapenaren agiria udal bulegoetan aztertu ahal izango da bulego orduetan, bai eta udalaren web orrian ere: www.alegria-dulantzi.net.
Alegría-Dulantzin, 2015eko urtarrilaren 16an
ALKATEA
Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria