IRAGARKIA. AL-22 (URSULETA) ETA AL-27 (BITORIABIDE) SEKTOREEN HIRIGINTZAKO JARDUKETA SISTEMAREN ALDAKETA. ALEGAZIOAK AURKEZTEKO INFORMAZIO PUBLIKOA.
Alegria-Dulantziko Udaleko Toki Gobernu Batzordeak, 2015eko otsailaren 11ko saioan, behin-behinean onartu zuen AL-22 (URSULETA) eta AL-27 (BITORIABIDE) sektoreen hirigintzako jarduketa-sistemaren aldaketa, 29 kirol-sektorearekin duen loturari dagokionez, ondoriorik gabe utzita aurreikusitako hitzarmen-sistema eta aipatu esparruen kudeaketarako lankidetza-sistema ezarrita.
Hori dela-eta, eta Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 159. artikuluan eta bat datozenetan xedaturikoaren arabera, informazio publiko aldia irekitzen da, hogei egun baliodunekoa, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, egoki deritzen interesdunek aipatu jarduketa-sistema aldaketarekin lotutako alegazioak aurkeztu ahal izateko, idatziz eta udal-ordutegian.
Alegria-Dulantzin, 2015eko otsailaren 27an
ALKATEA
Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria