IRAGARKIA
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, argitara ematen da espedientea ezarri eta Administrazioarekiko Auzien Gasteizko 3. Epaitegira igorri dela, 66/2015-A zenbakiarekin adierazitako administrazioarekiko auzi errekurtsoan, ESTATUKO ABOKATUAK eskatuta Alegria-Dulantziko Udalaren 2014ko abenduaren 11ko akordioaren kontra jarria, alegia, Berdintasun Teknikari lanpostu bat sortuta udal-langileen kopurua handitzea adostu zuen erabakiaren kontra.
Ohartarazten da iragarki honen argitalpenak dei gisa balio duela errekurtsoan interesdun bezala ageri diren pertsona guztientzat, bertaratu eta agerraldia egin dezaketenak, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Alegria Dulantzin, 2015eko maiatzaren 7an
ALKATEA
Izp.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria