IRAGARKIA. AGUAZIL LANPOSTURAKO OPOSIZIOA


2015 maiatzaren 12an bosgarren eta azken ariketaren inguruko erreklamazioei buruzko erabakia argitaratu zen.
Iragarkiaren 5. Atalean, akats bat izan zen eta gora jotzeko errekurtsoa egiteko epea ireki zen, eta une hau errekurtso mota hori egiteko garaia ez da.
Oinarriekin bat etorriz, gaindituen behin-behineko zerrenda argitaratzen denean, zerrenda horri erreklamazioak egiteko 10 egun naturaleko epea zabalduko da.
Behin horien inguruan erabakita, behin betiko gaindituen zerrenda argitaratuko da.
Jarraian hautatutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da (lanpostu bakarra dagoenez, hautagai bakarra hautatuko da), eta ondoren, 10 egun naturalen epea egongo da erreklamazioak egiteko. Epea igarota, eta erreklamazioen inguruan erabakia hartuta, behin betiko zerrenda argitaratuko da hautatutako pertsonarekin.
Une hau izango da gora jotzeko errekurtsoa egiteko garaia.
Jarraian, epaimahaiak hautatutako persona proposatuko du, Alkateak praktiketako funtzionario izenda dezan

Dulantzin, 2015eko maiatzaren 14an/En Alegría-Dulantzi a 14 de mayo de 2015
EPAIMAHAIAREN LEHENDAKARIA/LA PRESIDENTA DEL TRIBUNAL

Fdo.: Mª Jesús Calvo Cabezón