KOMUNETIK INOIZ BOTAKO EZ DITUZUN 10 GAI
Komuna ez da paperontzia. Komunaren erabilera okerrak arazo franko eragiten dizkigu hustubideetan, etxeko- etan, hustubide sare orokorrean zein ur-zikinak garbitzeko estazio (EDAR) hauen konpontze, mantentze eta arazketa lanak herritarrei kostu handia ekartzen die.
1. Paper-zapi bustiak, kotoi-txotxak eta bestelako ehun- zuntzak.
Ekoizleek ingurumenari errespetua diotela esaten badute ere, lehengaiak organikoak baitira, botatzen ditugunean ur zikinak garbitzeko sistemara deuseztatu gabe heltzen dira, eta bertan buxadurak eragin eta kalteak sorrarazten dituzte sistema hidrau- likoan.
2. Lixiba, amoniakoa eta azido klorhidrikoa
Gai organikoak herdoiltzeko gaitasuna duten substantziak dira, edota pertsona bat hiltzeko ur litro batean 40 ml azido klorhidri- koa egonez gero.
3. Botikak, kosmetikoak eta drogak
Europar Batasuna (EU) mugak ezarri ditu substantzia hauei da- gokienez, izan ere, maila txikietan ur-organismoetan arazo ugari sor baitezakete: hazkunde eta garapen arazoak, disfuntzio se- xualak eta akats genetikoak.
4. Pinturak eta disolbatzaileak.
Isurtzeko orduan oso toxikoak diren osagaiak dituzte hauek. Hiri askotan, puntu berdeek ez dute hondakin arriskutsuak kudea- tzeko katalogaziorik . Ondorioz herritarrek hustubideetatik bota- tzen dituzte.
5. Xaboiak eta garbigarriak
Fosfatoz osaturiko substantziak dira, eta uretan neurririk gabe isuriz gero algen hazkundea ekar dezakete gainontzeko bizidu- nen kaltetan. Garbigarriak oso garestiak diren prozedura kimi- koen bidez deuseztatu behar dira.
6. Zabor-birringailuak
Harrasketako hustubideetatik hondakin organikoak botatzeko gailuak dira. Hondakin hauek ur-zirkinak garbitzeko sistemara doaz, bertako araztegietan kutsadura, buxadurak eta gainkarga sortuz, horrek dakarren gastu handiarekin.
7. Erabilitako landare-olioak
Hustubideetatik botatakoan, koipe bolatxoak eragiten dituzte, eta hauek buxadurak eragiten dituzte kolektoreetan, gasen irteera oztopatuz eta usain txarrak eraginez
8. Elikagai-gantzak eta automozio-olio erabiliak
Aurrekoekin alderatuz, hauek buxadurak sortzeko gaitasun han- diago daukate modu solidoan botatzen direlako. Olio eta gan- tzek araztegi bateko hondakinak 20 aldiz areagotzea ekartzen dute.
9. Klorodun, azufredun eta kobre sulfatodun pestizida eta intsektizidak.
Herrietako kaleak desinfektatzeko substantziek eragin handia izaten dute kolektore eta saneamendutan, hondakinen igortze tasak oso altuak izanik.
10. Etxeetako urak tratatzeko ekipamenduen efluenteak.
Gero eta etxe gehiagotan erabiltzen dira kontsumoko urari ka- rea eta bestelako mineralak murrizteko tresnak. Honek ere era- gina dauka, ze mineral kontzentrazio handia sor lezake eta araz- tegietan arazoak sortu.
www.conama2012.conama.org