IRAGARKIA. AHUNTZEN ALDAPA KALEKO ZOLATZE-LANAK ETA ALEGRIA-DULANTZIN BARANDAK JARTZEKOAK


Gobernu Batzordeak, 2019ko martxoaren 12an egindako akordioaren bidez, “AHUNTZEN ALDAPA KALEKO ZOLATZE-LANAK ETA ALEGRIA-DULANTZIN BARANDAK JARTZEKOAK” zerbitzu-kontratua esleitu zuen, bai eta haren formalizazioa argitaratzeko erabakia hartu ere, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 154. artikuluak xedatutako ondorioetarako.

1. Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Espediente-zenbakia: 38/2018.
c) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.eus eta www.contratación.euskadi.eus.

2. Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: lanak.
b) Xedearen deskribapena: “Ahuntzen Aldapa kaleko zolatze-lanak eta Alegria-Dulantzin barandak jartzekoak”.
c) CPV: 45222000-9.
d) Lizitazio-iragarkia argitaratzeko bidea: kontratatzailearen profila, 2019ko urtarrilaren14an.

3. Izapidetza eta prozedura.

a) Izapidetza: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehieneko prezioa: 52.965,53 euro. % 21eko BEZa: 11.122,76 euro.

5. Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleitze-data: 2019ko martxoaren 12an.
b) Kontratista: PROMOCIONES Y PAVIMENTACIONES BALGORZA, S.A.
d) Esleitzearen zenbatekoa: 50.555,54 euro. % 21eko BEZa: 10.616,66 euro.

Alegria-Dulantzin, 2019ko martxoaren 13an
ALKATEA

Joseba Koldo Garitagoitia Odria