IRAGARKIA. ALEGRIA-DULANTZIKO MENDEBALDEA URBANIZAZIOAREN EGIKARITZE-PROIEKTUAREN IDAZKETA


Gobernu Batzordeak, 2019ko martxoaren 12an egindako akordioaren bidez, “ALEGRIA-DULANTZIKO MENDEBALDEA URBANIZAZIOAREN EGIKARITZE-PROIEKTUAREN IDAZKETA” zerbitzu-kontratua esleitu zuen, bai eta haren formalizazioa argitaratzeko erabakia hartu ere, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu Bateginaren 154. artikuluak xedatutako ondorioetarako.

1. Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Alegria-Dulantziko Udala.
b) Espediente-zenbakia: 36/2018.
c) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.eus eta www.contratación.euskadi.eus.

2. Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: “Alegria-Dulantziko Mendebaldea urbanizazioaren egikaritze-proiektuaren idazketa”.
c) CPV: 71240000-2.
d) Lizitazio-iragarkia argitaratzeko bidea: kontratatzailearen profila, 2018ko abenduaren 20an.

3. Izapidetza eta prozedura.

a) Izapidetza: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehieneko prezioa: 37.619,39 euro. % 21eko BEZa: 7.900,07 euro.

5. Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleitze-data: 2019ko martxoaren 12an.
b) Kontratista: CARLOS COBO GARCÍA.
d) Esleitzearen zenbatekoa: 16.000 euro. % 21eko BEZa: 3.360 euro.

Alegria-Dulantzin, 2019ko martxoaren 13an
ALKATEA

Joseba Koldo Garitagoitia Odria