ALEGRIA-DULANTZIKO UDALA NEURRI SORTA BAT JARRI DU ABIAN COVID-19ari AURRE EGITE ALDERA
Alegria-Dulantziko udalak, erakunde eskudunen aldetik kutsatzeak gutxitzera bideratutako aholkuak jasota, prebentzio neurriak ezarri ditu Lurraldean KORONAVIRUSAREN kasuak ugaritzen joan ahala. Printzipioz, neurri hauek alarma-egoerak irauten duen bitartean, eta luzapenak baldin badaude, mantenduko dira
UDAL ERAIKIN GUZTIAK IXTEA.
JARDUERA GUZTIEN ETENALDIA.
Jendeari telefonoz eta posta elektronikoz arreta emango diogu:
945-420027
aalegria.general@ayto.araba.eus
Premiazko neurri hauek ulertu dituzulakoan zuek guztion laguntza eskatzen dugu.
Alegria-Dulantzin, 2020ko martxoaren 16an