IRAGARKIA


Gobernu Batzordeak, 2020ko urriaren 28ko akordioaren bidez, HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO UDAL-ZERBITZUA DINAMIZATZEKO zerbitzu-kontratua esleitu zuen, bai eta haren formalizazioa argitaratzeko erabakia hartu ere, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 154. artikuluan jasotako ondorioetarako.

1- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Alegría-Dulantziko Udala.
b) Espediente-zenbakia: 4/2020.
c) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.alegria-dulantzi.eus eta www.contratacion.euskadi.eus.

2- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: haur eta gazteen aisialdirako udal-zerbitzua dinamizatzea.
c) CPV: 853220000-2
c) Esleipen-iragarkia argitaratzeko bidea: kontratugilearen profila, 2020ko uztailak 16.

3- Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.

4- Esleipenaren oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehienezko prezioa: 129.703 euro. Ehuneko 10eko BEZa: 12.970,30 euro, bi urteen truke.
Esleipena orduko prezioaren arabera egingo da: 24,50 euro orduko eta 2,45 euro BEZari dagozkionak.

5- Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipen-data: 2020ko urriak 28.
b) Kontratista: ALAIKI ZERBITZU GIZAKULTURALAK, S.L.
c) Esleipenaren zenbatekoa: 23,77 euro orduko eta 2,38 euro BEZari dagozkionak.

Alegría-Dulantzin, 2020ko azaroaren 9an
ALKATEA



Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria