DECLARACIÓN INSTITUCIONAL25 DE NOVIEMBRE: DÍA POR LA ELIMINACIÓN DE LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES


“Azaroaren 25a dela eta, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna, Alegria-Dulantziko Udaletik beste behin nabarmendu nahi dugu, gure lurraldean emakumeen kontrako indarkeriak ez dirauela bizirik bakarrik; baizik eta, gora egiten jarraitzen duela.
Emakumeen kontrako indarkeriaren baitan, emakume izateagatik emakumeei kalte edo sufrimendua ekar lekiekeen edozein ekintza dago, edo haien duintasuna, segurtasuna edo askatasuna urratzen dituena, edo urra ditzakeena, edozein modutan eta bere adierazpen guztietan: fisikoa, psikologikoa, bikarioa, sexuala, sinbolikoa, soziala, ekonomikoa) eta esparru guztietan: familian, bikote harremanetan edo bikote harreman ohietan, lan munduan, sare sozialetan, baita jendarte edo komunitate mailan ere.

2021eko urtarriletik irailera bitartean, Arabako Lautadan esparru pribatuan indarkeria matxista pairatzen duen 37 emakume inguru bere egoera kontatzea erabaki dute, eta zerbitzu publikora gerturatzen dira laguntza eskatzeko eta indarkeriarik gabeko bizitza bat izateko eskubideaz gozatzen hasteko. Baina kasu hauekin icebergaren tontorra baino ez dugu ikusten. Ez dugu ahaztu behar oraingo honetan erasoaren berria publikoki izan dugula, baina ezagutuko ez ditugun eta isilpean geratuko diren bestelako eraso asko ere badaudela. Eta are gehiago, bizi dugun ezohiko osasun krisi- testuinguru honetan larriagotu egiten da indarkeriaren biktima diren emakume askok eta haien seme- alabek bizi duten egoera.

Bizitzen ari garen osasun-krisiak agerian utzi du gure osasun-sistemaren eta gizarte-babesaren kalteberatasuna, azken hamarkadan bultzatutako politika eraldatzaileak geldiaraziz eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenak arriskuan jarriz.

Emakumeekiko indarkeria desagerrarazteko lan eta estrategiaren abiapuntua indarkeria forma horiek ikusgai jartzea da, desberdintasuna eta indarkeria sexita sustatzen dituzten mezuak zein diren detektatuz. Beldurraren bidez, edo beste edozein moduren bitartez, erantzukizuna emakumeei egoztea ekidinez, indarkeriarik gabeko bizitzaren eskubidea onartua inolaz ere estigmatizatu gabe.
Horregatik guztiagatik Alegria-Dulantziko Udaletxean Konpromisoa hartzen dugu, gure eskumenen eremuan eta indarrean dagoen legeria aplikatuta, berdintasunaren alde eta emakumeekiko indarkeriaren kontra politika aktibo, integral, parte-hartzaile eta koordinatua garatzeko eta berau sustatzen jarraitzeko. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jartzea, haien beharrak eta eskaerak entzun eta aintzat hartuta, babeserako, arretarako, erreparaziorako eta berriz ez gertatzeko bermerako eskubidea bermatuko duten Zaintzan eta bizitzaren jasangarritasunean oinarritutako politika berriak diseinatzeko.
Halaber, gure bizilagunei dei egiten diegu mugimendu feministak Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko eguna dela-eta deitutako mobilizazioei atxikitzeko.”