IRAGARKIA


Udalbatzak adostu zuen, 2023ko maiatzaren 10eko ohiko bilkuran, Alegría-Dulantziko Torrealdea kaleko lurpeko udal-aparkaleku zerbitzuaren zerga-ordenantza arautzaileari aldaketa hasierako onespena ematea.

Interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten ematen da aditzera. Erreklamazioak hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar dituzte, iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik; jendaurreko epea amaituta erabakiaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onartutzat joko da.

Alegría-Dulantzin, 2023ko maiatzaren 22an
ALKATEA



Izpta.: Joseba Koldo Garitagoitia Odria